XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); oraingoz eguraldi-maparen ikuspegi orokorra aurkeztea besterik ez bait dugu egin nahi.

Baina, zera esango dizuegu: depresio batean ez dagoela gehienetan aire-mota bakarra; oso jatorri desberdina eta ezaugarri eta propietate diferenteak dituzten bi aire-mota baizik.

Aire-klase hauek ez dira nahastuta egoten; elkarren ondoan baizik (bata beroa eta bestea hotza da).

Eta bien arteko kontrastetik sortzen da, hain zuzen, depresioaren energia.

Energia elektrikoa sortzeko zentral termikoa bezalakoa da.

Energia hori haize, euri, ekaitz eta abarren modura agertzen da.

Aurrera doan aire epela eta erretiratzen ari den hotza bereizten dituen muga, fronte beroa da.

Aire hotzaren abangoardia eta epelaren atzegoardia bereizten dituena, fronte hotza da.

Kolore bakarreko eguraldi-mapetan, fronte beroa sabeltxo txikiak dituen lerro batez adierazten da, eta fronte hotza hortz zorrotzez.

Koloretako mapetan, meteorologi zerbitzuetako arauzko mapak kasu, fronte beroak lerro gorriz eta hotzak urdinez irudikatzen dira.

Fronte hotza beroa baino azkarrago ibili ohi da, askotan lehenengoa bigarrena harrapatzeraino iristen delarik.

Mapetan orduan, batera marrazten dira, hortz zorrotzak eta sabeltxoak txandakatuz; edo, koloretan bada, lerroa morez (urdin eta gorriaren nahasteaz) pintatzen da.

Horrela gertatzen diren fronteei fronte okluditu ala oklusio esaten zaie, eta propietate amankomunak dauzkate, fronte bero eta hotzaren nahaste modura jokatuz.

Baina aurrerago etorriko da atmosferako nahasmendu hauen esplikazio osoa.

Oraingoz, esandakoa nahikoa da.